Mahatsa

Gozoak dira, batzuk garratzagoak, beste batzuk ez hainbeste, eta hainbat forma eta koloretakoak dira. Esferikoak, eliptikoak, oboideak eta zilindrikoak izan daitezke, besteak beste. Urdinxkak, gorrixkak, arrosakarak, horixkak, urre-kolorekoak, ilunagoak, argiagoakā€¦

Mahats-pikor bati behatzen badiogu, kanpoko geruza besterik ez dugu ikusten, patsa delakoa. Patsa gainazal mehe bat da; mahats-pikorra estaltzen du eta barietate bakoitzari eta, beraz, ardo mota bakoitzari nortasuna ematen dioten konponsatuetako asko ditu. % 72 eta % 80 bitartean ura da, baina hauek ere baditu: antozianoak, kolorea ematen dietenak mahats beltzei, taninoak, egitura ematen dutenak, eta aromen substantzia aitzindariak. Mahatsaren zatirik garrantzitsuena da, ikuspuntu enologikotik.

Kontu handiz patsa kentzen badugu, pulpa dugu, eta, haren barruan, haziak. Pulpak, nagusiki, ura du (% 65-% 80), eta azukreak ere, alkohol bilakatuko direnak hartzidura-prozesuan. Gainera, azido organikoak dituzte, hala nola azido tartarikoa, malikoa eta zitrikoa; haiek beharrezkoak dira, batetik, ardoa gerora kontserbatzeko, eta, bestetik, freskura emateko.