​​​​​​​

Ba al zatoz gurekin ongi pasatzera?

“Badago leku bat, Mahasti Planeta izenekoa; bertan, forma eta kolore guztietako mahatsa hazten da. Bertako herrixka batean, urtero, mahats-mordoak puntu gozoenera iristen diren egunetan, arrastirian uvaluba! aldarria entzuten da”.

Etxeko txikienentzako espazioa da; bertan, 16 minutuko animazio batez gozatu ahalko dute, eta, haren bidez, mahastia eta mahatsa ezagutu eta gozatu, Lodi, Jol, Oli, Mari, Eli, Koko, Topo eta Charrínen eskutik.