Enologia

Mahastiaren zikloa itxi eta mahatsa bildu ondoren, bigarren solairura igotzeko, upategian sartzeko eta ardoa prestatzeko unea da, amaieran, hura gozatzeko.

Ardoa egiteko prozesuan laguntzen diguten tresna garrantzitsuenak edo ardo beltza eta ardo gorria edo ardo zuria eta ardo aparduna egitean zer desberdintasun dauden ezagutuko duzu. Ibilbidean aurrera jarraitzen baduzu, upategi baten barrualdera eramango zaituen giroan, upel bat nola fabrikatzen den ikusi eta ontzeak ardoei zer dakarkien ikasiko duzu.

Azken ikus-entzunezko batek ardoa prestatzeko prozesua kontatuko dizu

Prozesua enborretik koparaino doa, urtaro guztietatik.

Gure ibilbidearen amaierara iristen ari gara. Orain, berriro eseri eta atseden hartzera gonbidatzen zaitugu; guk, bitartean, bidaia batean eramango zaitugu, urtaroetatik, mahastitik eta upategitik zehar, prozesu osoa kontatzeko. Xehetasunik ez galtzeko! Kopan dugunean, gozatu besterik ez dugu. Eta hala proposatuko dizugu ibilbide honen amaieran; horretarako, dastatze gidatua egingo dugu, zentroko erabilera anitzeko aretoan, beheko solairuan (kontsultatu ordutegiak).