Erreserbak - Enozentrum

Erreserbak

Hezkuntza, gizarte edo asistentziaren arloko talde antolatuen bisita hitzartuak asteko edozein egunetan eginen dira, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte, urritik maiatzera bitartean.

Beste talde antolatu batzuen bisitak aldez aurretik hitzartuko dira, eta enpresa emakidadunak eta entitate eskatzaileak adostutako ordutegian egingo dira. Bisita horiek Nekazaritzako Ustiategien eta Nekazaritzako Elikagaien Sustapenaren Zerbitzuaren aldez aurreko baimena beharko dute.

Taldeen bisitetarako, enpresa emakidadunak Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) instalazioak eta Extremale eta Baretón (Erriberri) finka esperimentalak erabiltzeko proposamena egin dezake, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldez aurreko baimena beharko da.