Mahastizaintza

Gure ibilbidearekin jarraituko dugu. Lehen solairura joango gara, eta ardo baten jaiotza hasten den lekua ezagutuko dugu: mahastia.

Bertan sartuko gara, haren ekosistema edo mahatsondo-barietateen mundu harrigarria ezagutzeko. Gainera, mahastiak zaintzeko egiten ditugun lan garrantzitsuenak eta denborarekin nola aldatu diren ezagutuko duzu. Azken horretan, Gregoriak edo Valerianok lagunduko dizute, ikus-entzunezko labur baten bidez. Etxeko txikienek ere mahastiaz gozatu ahalko dute, haiei bereziki zuzendutako animazio baten bidez; haren bitartez, Eli, Oli eta haien lagun guztiak ezagutuko dituzte.

Baina onena esperimentatzea da

Jantzi errealitate birtualeko betaurrekoak, eta utzi mahastiak, bodegak eta haietako protagonista guztiek ingura zaitzaten. Murgildu esperientzia horretan eta goza ezazu; hartan, hurbiletik ikusiko dituzu landareak eta haien bilakaera urtaroetan zehar, eta gure protagonistei lagundu ahalko diezu mahastietan egiten diren lan garrantzitsuenetako batzuk egiten, besteak beste, kimaketa edo mahats-bilketa, eta, amaitzeko, upategian sartuko zara eta mahatsa ardo nola eraldatzen den ikusiko duzu.